XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edozein modutan, ezin daiteke deus aurreratu ez zenik esan.

Hizkuntzaren historia ezagutu nahirik zebiltzanez, horretarako biderik egokiena hitzen etimologia aztertzea eta honek hizkuntzarekin izan ditzaken harreman eta loturak bilatzea zuten.

Horrekin batera alderdi geografikoa ere sartzen zen; gauzak behar bezala ulertu eta azaldu nahi bazituzten, beharrezko zuten hizkuntzen hedadura lurraldez lurralde zein zen aztertzea ere.

Orohar, hizkuntzari buruzko ikuspegietan ez da funtsezko aldaketarik gertatzen.

Gehienbat materialak biltzeko zaletasuna sortzen da, eta horren ondorioz, goian esan bezala, glosarioak, hiztegiak eta gramatikak asko gehitzen dira mende horretan 1.Oso lan monografiko gutxi egin dira XVIII. mendearen hizkuntzalaritza ikuspegia aztertuz. Nagusia, eta ia bakarra, klasikoa den Lazaro Carreter-ena (1949) da. Zehatzagoa dialektologiaren ikuspegitik del Río (1943). Orokorrak: Pop (1950) eta (1955), Iordan (1967), Catalan (1955).

Dialektologiari dagokionez, benetako dialektologiarik ez zen inon egiten, hitz honi egun ematen diogun zentzuan behinik-behin.

Dialektoak landu eta ikertu, bai, edo, hobeki esan, deskribatu egiten ziren.

Deskribapenak, bestalde, berez eta berekin dakar herri hizkuntzetarako eta dialekto arruntetarako hurbiltasuna eta horiek ezagutzeko irrika.

Bide honetan Frantzia eta Italia izan ziren aurreratuenak.

Frantzian hirurogeitamar urteko epean 18 glosario eta hiztegi egin ziren, batez ere hegoaldeko dialektoenak: probentzala, langedoziarra, walloniarra eta hainbeste barnean zirelarik.

Lanik garrantzitsuena Estrasburgoko Unibertsitateko irakasle zen J. Oberlin-ek 1775ean argitaratu zuena izan zen, eta bertan patois baten ikerketa lana egiten zuen 2. Essai sur le patois lorrain de Ban de la Roche zuen izenburua. Lan honi buruz Grô*ber-ek Grundriss 1. alean, 47. or., dialektologia ikasketetarako balore zientifikoa duen lehenengo saiakera lana dela dio.

Egile honek berak, Bibliothèque patoise deritzan eta argitaratu gabe gelditu zen beste lan bat ere egin zuen, bertan lurralde ezberdinetako literatura eta folklore mostrak batuz eta aldaki dialektologiko interesgarriak agertuz.

Horren garaikide izan zen Antoine Court de Gebelin ere garrantzitsua da, frantsez zaharreko dialektoetako hitzen azterketarako metodologiaz arduratu bait zen 3. Dictionnaire étymologique de la langue française, Paris (1778) liburuaren Des dialectes de l'ancien François, et des ouvrages écrits dans ces dialectes deritzan atalean horrela adierazten du: il serait important d'en recuellir les mots, surtout ceux qui paratraient avoir les moins d'analogie au Latin et au François; il faudroit s'attacher principalement aux mots des lieux le plus éloignés des grandes villes, et á ceux qu'on parle dans les montagnes les plus sauvages: ces mots devant representer naturellement avec moins de mélange les anciennes langues du pays. A. del Rio ( 1943: 211 )-tik jasoa.

Italian ere, haien hizkuntz egoera bereziak eraginik, kontzientzia bizia piztu zen hizkuntzaren eta dialektoen arteko harreman eta zerikusiei buruz.

Hiztegiak eta hitz zerrendak asko ugaritu ziren.

Pasqualinok, ia mendea amaitzear, siziliarraren bost aletako hiztegi etimologikoa eta Galianik dialekto napolieraren ikasketa monografikoa egin zituzten.

Azken honen lana benetan bakana, lehenbizikoz azaldu bait zituen napolieraren gramatikaren jatorria eta haren bilakaera historikoa batetik, eta dialekto horretan idazten ihardun ziren idazleen zerrenda bestetik 4. Lanak honako hauek ziren: Michele Pasqualino: Vocabolario siciliano etimologico, italiano e latino..., 5 lib., Palermo, 1785-1795. Ferdinando Galiani: Del dialetto napolitano, Napoles, 1979.

Dena den, dialektologiaren historia aztertu dutenek ez diete garai hartako lanei begiramenik ez ikerketa filologiko mailan ere.

Aipagarriak gertatzen dira Dauzat-en hitzak, hurrengo mendean, Rousselot eta Gilliéron-en lanak iritsi arte, aurreko guztiak gaitzetsi egiten bait ditu.